DTS-Oabek, Goizper Groupen Bioteknologia negozioaren parte den enpresak, garatutako Bioziden marka komertziala da Prevalien Pro.
DTS-Oabe da ingurumen eta elikadura osasunerako, legionellaren kontrolerako eta zura babesteko produktu biozidak (intsektizidak eta errodentizidak) lantzen, fabrikatzen eta komertzializatzen dituen laborategia. Bioziden garapenari eta banaketari buruzko ISO 14600 arauaren araberako ekodiseinuaren ziurtagiria daukaten produktuak lantzen dituen enpresa bakarra da sektorean.
PREVALIEN PRO izurriak prebenitzeko eta desagerrarazteko eta izurrietatik babesteko diseinatuta dago, eta jendeak oro har dituen premia eta formatuetarako egokiak diren produktuak eskaintzen ditu. Produktu horiek dira izurrien kontrolaren sektore profesionalean ikertzen emandako urteen eta garatutako formulazioen emaitza.
BABESTEKO DISEINATUAK
Prevalien Pron, zure babesa eta zure segurtasuna dira gure lehentasuna eta motibazioa.
Horregatik egiten dugu lan egunero, zure etxean eta zure lorategian intrusoak agertzea prebenitzeko eta agertuz gero desagertzeko biozidarik hoberenak eskaintzeko.
Gure produktu guztiek funtsezko premisa hau betetzen dute: “eraginkortasuna bermatuta, gure bizi kalitatea eta ingurumenekoa babesteko”.
Izan ere, badakigu ez dagoela zeure etxean seguru eta izurrietatik babestua sentitzea baino ezer hoberik.
PREVALIEN PRO: INTSEKTIZIDAK, ARRATIZIDAK, PIPI HILTZAILEAK ETA TRANPAK
Jokabidea eta soluzioa ere ez dira berdinak labezomorroekin, arratoiekin, pipiarekin edo eulietan. Horregatik, Prevalien Pron gure produktuetako bakoitza talde espezifiko baterako baino ez da, zure izurri zehatzean ahalik eta eraginkortasunik handiena lortu nahi dugu-eta.
Aukeratu gehien komeni zaizun produktua.
GOIZPER GROUP-EN PARTEA/KOOPERATIBA GARA – GOIZPER GROUP
Prevalien Pro Goizper Groupen bioteknologiako negozioaren parte da, zeinak 60 urte baino gehiagoko historia duen eta hiru negozio hauetan egituratuta dagoen: industria, ihinztadura eta bioteknologia.
GOIZPERen estrategia honetan oinarritu da nagusiki:
- Hazkundea eta Hedapen Internazionala.
- I+G+Bko inbertsioa.
- Berezko Teknologia.
- Negozioen dibertsifikazioa.
- Nazioarteko erakundeek eskatzen duten fabrikazio eta kalitateko araurik zorrotzenak betetzea, kanpoko auditoreek egiaztatuta.
JARRI ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN
Edozein zalantza izango bazenu jarri zaitez gurekin harremanetan eta posible bezain azkarren erantzungo dizugu.