Free cookie consent management tool by TermsFeed
Lege Oharra

Lege Oharra eta cookien politika

ERAKUNDEAK EMANDAKO ZERBITZUEN AZALPENA

GOIZPER S. Coop. 1959. urtean sortu zen eta urte hauetan izan duen hazkundearen ondorioz, taldea 3 negozio dibertsifikatutan egituratu da. Negozioon jarduera 35.000 m2-tik gorako instalazioetan gauzatzen da; gainera, Goizperrek 17 ordezkaritza propio dauzka 5 kontinenteetan, nazioarteko presentzia bermatzeko.

GOIZPER IHINZTADURA

Ihinztagailuen diseinu, fabrikazio eta komertzializazioan adituak gara, besteak beste, nekazaritza, lorezaintza, industria, eraikuntza, garbiketa, pest control eta bektoreen kontroleko tratamenduetarako. Gure markarik ospetsuenak Matabi, IK eta Osatu dira, zeinak merkatu bakoitzaren behar espezifikoei erantzuten dieten.

GOIZPER INDUSTRIALA

Potentzia transmisioaren arloan (balaztak-enbragea, biraketa unitateak, espekak…), lider teknologiko globaletako bat da Goizper, hainbat sektore jorratuz: metalforminga, automozioa, aeronautika, packaginga, eraikuntza, itsasontziak, makina-erreminta,…

GOIZPER BIOTECHNOLOGY

Goizper aditua da bai produktu bioziden bai formulazio aurreratuen ikerketan, garapenean, formulazioan eta komertzializazioan. Produktu horiek soluzio eraginkor eta iraunkorrak ematen dizkiete landatutako sailetako izurri, ingurumen osasun eta elikadura arazoei, beti ere ingurumena errespetatuz.

Titularra: GOIZPER S. COOP

Helbidea: C/ Antigua, 4 - 20577 Antzuola (Gipuzkoa)

E-posta helbidea: goizper@goizper.com

Kontaktu telefonoa: 0034 943 786 000

Erakundearen izena Merkataritza Erregistroan inskribatzearen datuak: 221. orria, 86.1.135 zenbakiarekin

Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: F20025441

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

  1. [Titularra adierazi] www.prevalien.com web guneak dituen eduki guztien jabea da (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne). Edukien hornitzailea ere izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez erabiltzailearen esku jarriz. Jabetza intelektualaren nazioarteko nahiz estatuko arauek babesten dute, bereziki Jabetza Intelektualaren Legearen Testu bateginaren kasuan (apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretua). Erabiltzaileek www.prevalien.com web gunearen edukiak aipatutako Legea, Morala, Ohitura Egokiak eta Ordena Publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak ez du GOIZPERren edo hirugarrenen jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideen kontrako jokabiderik erabiliko, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra edo bere irudia hausten edo urratzen badu, edo jokabide hori moraltasunaren kontrakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du GOIZPER bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean, auzibidearen bitartez edo epaiketaz kanpo.
  2. www.prevalien.com web gunearen markak, errotuluak, zeinu bereizleak edo logoen jabetza GOIZPERrena da eta behar den eran erregistratuta egongo dira. Web gunea egokiro erabiltzeko behar denaz kanpo, ezin da erabiltzailearen alde lagatakotzat hartu ustiapenaren bidezko eskubide bat ere.
  3. Testu, datu eta marrazki teknikoen jabetza GOIZPERrena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimena eduki ezean. Testu, datu eta diseinu grafikoen erabilerak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea bere alde utzi denik, www.prevalien.com web gunearen erabilera zilegiaz kanpo betiere.

ADIERAZPENAK

  1. GOIZPERk adierazten du web gune horrek teknologia egokia duela sarbidea erraztu eta horren erabilera egiteko. Hala ere, GOIZPERk ez du bere gain hartzen zure sistema informatikoetan sortu daitekeen edozein arazo, horiek edozein bitartekoren bidez edo beste inork sartutako birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egotearen ondorioz gertatu badira.
  2. www.prevalien.com web guneak ezin du eduki zehaztasun ezik, aipamen falta esanguratsurik, zehazgabetasunik edo errakuntzarik. GOIZPERk ez du bermatzen, inolaz ere, bere web gunean dauden datuen zinezkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. Halaber, www.prevalien.com web gunera sartzen den erabiltzaileak GOIZPER edozein erantzukizunetik kanpo uzten du fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo web gune honek sorrarazi ditzakeen itxaropen faltsuak direla medio.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Erabiltzailea jakinaren gainean dago web gune honetako zerbitzuak erabiltzean erabiltzailearen IP helbidea gordeta geratzen dela segurtasun arrazoiak direla-eta. Informazio hau web gunearen administratzaileek baino ezingo dute eskuratu, eta GOIZPER S.COOP.ek agintzen du ez diela informazio hori hirugarrenei jakinaraziko.

Web orri honetan, halaber, datu pertsonalak jasotzeko hainbat galdetegi daudenez, horien bitartez jasotako datu pertsonalak GOIZPER S. COOP. en ardurapean dauden fitxategi automatizatuen sartuko dira. Fitxategiak, berriz, Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta daude, eta beraien helburua eta haiei lotuta aurreikusita dauden lagapenak eta gainerako inguruabarrak datu pertsonalak jasotzen diren unean ematen dira ezagutzera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta EBren 2916/679 Erregelamenduak (aurrerantzean, RGDP) xedatzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu posta elektronikoz edo harremanetarako ondoko inprimakiaren bidez ematen diren datu pertsonalak titulartasun pribatuko fitxategi batean gordeko direla, egindako kontsultei erantzuteko. Goizper S. Coop. da fitxategi horren arduraduna. Zuk eskubidea duzu gure bezeroen fitxategian bildutako zure datuak ikusteko, zuzentzeko eta baliogabetzeko, baita datu horiek tratatzeko baimena ukatzeko ere.

Era berean, interesduna datuak eskuratu, zuzendu, indargabetzeko eta aurkatzeko dituen eskubideez baliatu daiteke, hona idatzi bat bidaliz: GOIZPER S. COOP; Fitxategiaren arduraduna, zeinak helbide hau duen: Antigua, 4 - 20577 Antzuola (Gipuzkoa).

ERANTZUKIZUNA MUGATZEA

  1. GOIZPERk ez du inolako bermerik eskaintzen www.prevalien.com web gunearen funtzionamendua edo bere edukiaren informazioa direla eta. Era berean, GOIZPER ez da www.prevalien.com web gunea erabiltzearen ondorioz sortu litekeen edonolako kalte-galeraren erantzulea izango.
  2. GOIZPERk inongo erantzukizunik ez du hartzen www.prevalien.com web gunearen bitartez beste erakundeek eskainitako datuen edo informazioen zilegitasuna, edukia eta kalitatea direla eta.

HIPERESTEKAK

LEHENGO AUKERA

  1. www.prevalien.com web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, bestetik, honako konpromisoa hartu behar dute: GOIZPERren logotipoa agertzen ez den beste web gune batekin loturarik ez sortzea. Halaber, ezin dute faltsua, zehazgabea, edo okerra den adierazpenik egin, horrekin huts eragiten badute, edo oro har, legearen aurkakoa bada.
  2. Era berean, www.prevalien.com web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, honako edukia duten web guneetarako loturarik ez sortzeko konpromisoa hartu behar dute: izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa, edo terrorismoa apologia eta, oro har, GOIZPERren izen ona edo irudia edonola kaltetu dezaketenak.
  3. www.prevalien.com web gunearekin lotura bat sortzeak ez du esan nahi halabeharrez [titularra adierazi] erakundeak merkataritzako harremanik duenik edo elkartuta dagoenik lotura egin duen web gunearen titularrarekin.
  4. Hiperestekak atariaren orrialde nagusirako edo hasiera orrialderako sarbidea erraztu baino ez du egingo. Ez da web gunearen gaineko frame delakorik edo markorik sortuko. Ez da adierazpen faltsurik edo okerrik egingo GOIZPERri buruz. Ez da adierazi edo ulertarazi behar GOIZPERk lotura hori baimendu duela edo lotura ezarritako web gunearekin eskaini edo eskura jarritako zerbitzuak edonola ikuskatu edo bereganatu dituela.
  5. Hiperesteka egoteak ez dakar inolaz ere GOIZPER eta ezarri duen enpresaren arteko harremanik, ezta bere edukien edo zerbitzuen onarpen edo onespenik ere.
  6. www.prevalien.com web gunean hiperestekak egotearen helburua informazioa ematea da. Horregatik, GOIZPERk ez du bere gain hartzen ezta berariaz edo inplizitoki inongo bermerik ematen ere aipatutako web gunean eskaintzen diren argibideen edota produktuen nahiz zerbitzuen inguruan: merkaturatzeko aukerak, egokitasuna, kalitatea, ezaugarriak, jatorria, merkaturaketa eta beste.

BIGARREN AUKERA

www.prevalien.com atarirako loturarik ezin da ezarri beste web gune batetik GOIZPERk aurretiaz emandako berariazko baimenik gabe.

Cookien politika

LEHENENGO AUKERA

www.prevalien.com guneak ez du cookierik edo beste bitarteko teknikorik erabiltzen erabiltzaileak identifikatu ahal izateko eta haien nabigazioari buruzko datu teknikoen berri izateko.

BIGARREN AUKERA

www.prevalien.com atarirako loturarik ezin da ezarri beste web gune batetik GOIZPERk aurretiaz emandako berariazko baimenik gabe.

www.prevalien.com guneak cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile bat atariko gune eta orrietan nabigatzen ari denean. Atariko gune eta web orrietan erabiltzen diren cookieak ordenagailu jakin baten nabigatzaileari baino ez zaizkio lotzen (erabiltzaile anonimoa) eta ez ditu bere kabuz ematen erabiltzailearen izena eta abizenak. Cookiei esker, webguneak ezagutu egin ditzake erregistratutako erabiltzaileen nabigatzaileak hauek behin erregistratu ondoren, sartzen den bakoitzean erregistratu beharrik gabe soilik beraientzako diren arlo eta zerbitzuetan sartzeko.

Erabilitako cookieek ezin dituzte irakurri beste hornitzaileek sortutako cookie artxiboak. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake pantailan ohar bat agertzeko cookieak jasotakoan eta disko gogorrean cookieak instalatzea galarazteko. Arren, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak, informazio hau zabaltzeko.